XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

184 Alkinoo.-Pontonoo! Nastazi ardaoa kantiñean eta banandu bertatik jauregian aurkitzen diran guztiai, Zeus'i, oiñaztarri-zale dan eta otoizlari agurgarriai laguntzen dakian jainkoari, ixurketak egin daioguzan.

193 Alkinoo.-. Entzun, feazitarren gudalburu ta erregegaiok, eta esango dautzuet neure biotzak kolkoan diñostana.

214 Odis.- Alkinoo! Ez izan olakorik gogoan;(...).

172 Alkinoo'ren menpe doneak au entzun ebanean, Odis zuur ernea, eskuz oratu, sutondotik jaso ta aulki ederrean jarriazo eban, alboan jarrita eukon eta maite eban bere seme Laodamante kementsuak artzen ebana, ain zuzen be.

Esku-ura emon eutsan neskatxa batek, urrezko pitxar aberatsean ekarrena, ta zidarrezko azpillean ixuri eban; ostean, mai ondo landua ipiñi eutson Odos'i aurrean.

Jaki-zain agurgarriak ogia ekarri eutson, baita edu askotako janariak be, mairatu eutsozan, gorderik eukozanak ain zuzen.

Odis jainkoti eroapentsua edaten eta jaten asi zan; Alkinoo altsuak ordun esan eutson ots-egilleari:

188 Olan emon eban aditzera.

Pontonoo'k, ardo gozoa nastazi ta bertan aurkitzen ziran guztien artean banandu eban, asikiñak txoletan eskiñi ondoren.

Eta ixurketak egin eta bakotxak nai aiña edan ebanean, Alkinoo'k, iztun eder, onela esan eutsen:

Orain, apaldu dozuen ezkero, zoaze zeuen etxeetara ta lo egin: biar, eguna urratu baizen laster, zaar geiagori dei egiñik, atzerritar au arrotz bezela artuko dogu jauregian, jainkotasunai sekulako opariak eskiñitakoan, beroni emon bear dautsogun laguntzaz mintzatuko gara, neke ta ezeren kezka barik, eta geuk lagunduta, txit urruti egonda be, bere sort-lurrera bizkor eta alai eldu daiten, eta bere eskualdera jo arte iñundiko kalte ta ezbearrik izan ez dagian; bere etxean aurkitzean, bada, igaro bearko dau aduak eta Gorulari alasokoak, bere amak argitara ekarterakoan, aria irutean erabagi ebena.

Eta zerutik jatxi dan illezkorren bat ba'litz, zeozer gertatzen dauskue jainkoak; gaur arte, ba, beti agertu yakuz argi be argi guk ilketa bikaiñak eskintzerakoan, eta geugaz jan oi dabe jarrita, geuk jan daroagun lekuan bertan.

Eta bidezko bakartiren bat ba'legoke eurekaz, ez yakoz estaltzen, geure jatorkiz, bada, orreitatik ur-ur gagoz, Kiklopetarrak eta Erraldoien enda basatia legez.

213 Odis asmotsuak erantzun: